XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONGI GORDE HIRE URREZKO EZKER HORI! Urrea, urrea, urrea,... bada urrea baino baliotsuagoa den zerbait, maitasuna; trumoirik gogorrenetan zutik iraunarazten didan grina, bularra mazakatzean aurrera jarraitzeko behar dudan begirada samurra, argiz beteriko borroka-lekura igotzeko kemena ematen didana.

Nire aurpegia malko heze batzuek zeharkatzen dute iragana gogoratzen hasten naizenean.

Iraganean bi izar zeuden, etorkizuna batere garbi ez zuten bi izpiritu.

Karmele eta ni ginen amodiozko istorio hartako izarrak, Humphrey Bogart eta Ingrid Bergman, Casablanca-n belaza.

Historia, filmeetan bezala, Karmele ezagutu nuenean hasi zen, orduan artean gaztea nintzen eta ametsez beteriko bihotza nuen.

Dena halabehar batez hasi zela pentsatu ohi dut, askotan etorkizunak, erregali eder bat egin zigula gau hartan.

San Ferminak ziren, Iruñeko festa famatuak, hantxe ezagutu genuen elkar, La Taconera parkearen ondoan, baina goizeko 4,30ak ziren, eta berak Mari Errauskinek bezalaxe, nire eskuetatik berehala aldegin zuen, ia berandu da, alde egin beharra daukat! esanez.

Baina etorkizuneko dama handia, eskuzabala izan zen gurekin, ez zegoen ados bi gazte eztia ezpainetan zutela uztearekin, beren artean sorturikoa, ongi dastatzen utzi nahi izan zien.

Etorkizuneko dama zoriontsu zegoen, aspaldian ez baitzituen horrelako sentimendu gartsuak nabaritu, bere laguntzaren beharra zuten eta noraezean zebiltzan bi txori haiek.

Horregatik egun batean, bere hauts zuriak astindu eta zas! magia sortu zen!

Nire eskuetara lotsaz beteriko hitzak zituen eskutitz bat iritsi zen.

Amodiozko istorioa hasi zen, Mari Errauskin, printze urdina, dama maitagarria, denak zeuden, baina kartak ez ziren ongi jokatu eta ipuina ekaitz batekin amaitu zen, itsaso ilun eta sakonean hondoratu zen dena.

Uda zenez, igandero Donostiako hondartzan elkartzen ginen, irrifarrak, begiradak, musuak, laztanak,... berehala bukatzen zitzaigun

Uda zenez, igandero Donostiako hondartzan elkartzen ginen, irrifarrak, begiradak, musuak, laztanak,... berehala bukatzen zitzaigun eguna,(...)